Ryszard Kapuściński, el traductor de culturas

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-06-2011
B. S. Rębosz

Laburpena

Arratsaldeko zazpi eta erdiak ziren, albisteak ikusteko ohi bezala telebista piztu nuenean. Pantailan Ryszard Kapuścińskiren aurpegi ezaguna agertu zen, ondoan, 1932-2007 data. Aurkezlearen ahotsak albiste txarra zekarkigun. Harri eta zur geratu nintzen, entzun berri nuena sinetsi ezinik. Bat-batean, tristura handi batek hartu ninduen, konturatu nintzen ez nuela berriz sentituko batzuek "erreportajearen aita" deitzen zuten Kapuścińskiren liburu berri bat eskuetan hartzen nuen bakoitzean sumatzen nuen kilika hura, ezinegonak ñabartutako jakin-minak eragiten zidana. Lehenengo artikulu hau, bizitza osoa kultura desberdinak ulertu eta horiek elkarrengana hurbiltzeko ahaleginetan igaro zuen gizonari eskaintzen diot, bidaiatzean soilik eroso sentitzen zen gizonari, bere burua deseroso sentitzeko, ez bidaiatzea nahikoa zuen gizonari, Ryszard Kapuścińskiri.

Abstract 132 | PDF (Español) Downloads 1415

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos