Mugimendu sofistikoaren eta erretorikaren gaien bidez Filosofia Batxilergoan irakasteko hainbat gako

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-03-08
Jonathan Lavilla de Lera

Laburpena

LABURPENA

Ondoko testuak proposamen didaktiko berritzaile bat eskaintzen du. Xede nagusia litzateke agerian uztea mugimendu sofistikoaren eta erretorikaren gaiak Batxilergoko lehen mailako Filosofia ikasgaian txerta daitezkeela, eta hori egitea oso aproposa litzatekela curriculum dekretuak zehazten dituen hainbat helburu eta konpetentzia garatze aldera. Xede horrekin, lehenik eta behin, sarreran, estu honen egitura, motibazioa, status quaestionis-a eta helburu nagusia zehazten dira. Bigarrenik, egungo curriculum dekretuak finkatutako helburu, konpetentzia eta gai nagusiei erreferentzia egiten zaie, gure proposamenaren oinarri teorikoa eta esparrua agerian utziz. Hirugarrenik, mugimendu sofistikoa eta erretorika aurkezten ditugu ikuspegi historiko batetatik, eurekin estuki lotutako hainbat kontzeptu nabarmenduz eta sofistek landu zituzten gai nagusiei sarrera eginez. Laugarrenik, testu honek hainbat ideia eskaintzen ditu mugimendu sofistikoa eta erretorika klasean nolalandu ahal den iradokiz eta testu, material eta jarduera jakin batzuen bitartez ikasleen gaitasun erretorikoak nolaindar daitezkeen erakutsiz. Azkenik, esandakotik hainbat ondorio ateratzen dira: hautatutako gaien bitartez eta proposatutako jarduera eta metodologiaren bidez, Filosofia ikasgaiari dagozkion hainbat gai, konpetentzia eta eduki zehatz garatzeaz gain, Batxilergo osoan zehar irakasgai guztien elkarrekintzaren bitartez zeharka indartu behar diren zenbait gaitasun landuko lirateke. Gure proposamenaren laguntzaz, posible izan beharko litzateke eskolan garatzeko moduko unitate didaktiko zehatzak sortzea. Hau da, fistikaren eta erretorikaren gaineko unitate didaktiko zehatzak sortzeko lagungarria izan daitekeen material gisa aurkezten da testu hau.


GAKO-HITZAK: Filosofia, irakaskuntza, bigarren hezkuntza, mugimendu sofistikoa, erretorika.

Abstract 554 | PDF Downloads 616

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak