Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-07-06
Maitane Basasoro Ciganda Iñaki Karrera Juarros
Andoni Arguiñano Madrazo

Laburpena

Hezkuntzako erronka nagusienetako bat egungo aniztasunari modu positiboan aurre egin eta inklusiora bidea irekitzea da. Bide honetan, hezkuntzako marko legalak dio gizabanakoen ongizatea bermatu behar duela eskola inklusiboak. Horretarako, eskola ongizatearen garrantzia azpimarratzen da lan honetan, zehazki eskola ongizatea komunitateko kide ororentzako espazio aproposago bat bilatzeko bidean martxan jartzen diren ezaugarri multzo gisa ulertuz. Lan honetan, ongizatea helburu nagusitzat duen eskola bat aztertu ondoren, eskola ongizateak besteak beste biltzen dituen ezaugarri multzo bat osatu nahi izan da lehenik, eta eskola inklusiboa eta eskola ongizatea elkar lotuta doazen kontzeptuak direla  argitu nahi izan da bestetik.

Gako hitzak: inklusioa, eskola inklusiboa, ongizatea, eskola ongizatea, berrikuntza pedagogikoa.

Nola aipatu

Basasoro Ciganda, M., Karrera Juarros, I., & Arguiñano Madrazo, A. (2018). Antzuola Herri Eskola. Eskola ongizatearen eraikuntzan kontzeptua mugatuz eta zabalduz. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 30(1). https://doi.org/10.1387/tantak.19559
Abstract 968 | PDF Downloads 888

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak