Ikasleen ahotsak: guztiontzako eskola eraikitzeko gakoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-11-02
Irati Sagardia Agurtzane Martinez

Laburpena

Ikastetxe guztietan dagoen aniztasunaren aurrean, indarra hartu du kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza inklusiboaren ikuspegiak. Artikulu honetan, ikerketa proiektu baten prozesu eta emaitzak aurkezten dira eta proiektu honetan orain arte sisteman isilduak izan diren protagonisten aho- tsak jaso dira. Proiektuan parte hartu dute Gipuzkoan kokatzen den eskola bateko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eta helburua izan da ezagutzea ikasleek eskolan dituzten sentimendu eta bizipenak. Ho- rretarako, galdetegiak, ikasleen ahotsa azaleratzen laguntzen duten teknikak eta eztabaida-taldeak era- bili dira. Emaitzek adierazi dute ikasleek zeresan handia daukatela eskolako kulturan, politikan eta praktiketan eta, alderdi positiboak azaleratu dituzten arren, oztopoak ere bizi dituztela eskolako parte- hartzeari eta ikaste-prozesuei dagokienez. Beraz, ikerketan honetan ikasleak entzuteko beharra baiezta- tzen da, eskolako bizikidetza, parte-hartzea eta ikaste-prozesuak errazteko neurriak eta estrategiak di- seinatzeko.

GAKO-HITZAK: lehen hezkuntza, ikasleen ahotsa, parte-hartzea, ikaste-prozesuak, hezkuntza inklu- siboa

Abstract 348 | PDF Downloads 536

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak