Ikaskuntza Zerbitzuan oinarritutako Gradu Amaierako Lanen azterketa, ikasleen identitate hezitzailea eraikitzeko eskaintzen dituzten aukerak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-11-02
Elena López de Arana Itxaso Sáenz de la Fuente Maitane Prol Irati Fernández

Laburpena

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan zehaztutako mugarrien lorpene- rako, Unibertsitate Hezkuntzak erantzukizuna du. Hezitzaileen Formakuntzan, Ikaskuntza Zerbitzua ira- kaskuntza metodo egokitzat hartu izan da helburu horiek errealitate bilaka daitezen. Lan honetan, aztergai izan diren zerbitzuak Ramon Bajo eskolan aurrera eraman dira, helburua ondorengoa izanik: ezagutzea Ikaskuntza Zerbitzuan oinarritutako Gradu Amaierako Lanak burutu dituzten ikasleek izandako bizipenak eta horiek euren identitate hezitzailearen eraikuntzan izan duten efektua. Parte hartu duten 3 ikasleen is- torioak gauzatutako eduki analisitik azaleratu diren 4 kategorien arabera antolatu dira: norberaren burua- ren inguruko balorazioa, tutoretza prozesuaren balorazioa, ikastetxean izandako bizipenen balorazioa, eta Ikaskuntza Zerbitzuaren inguruko balorazioa. Agertutako emaitzetatik ondorioztatu daiteke Ikaskuntza Zerbitzuan oinarritutako Gradu Amaierako Lanei esker ikasleek hainbat konpetentzien garapena aitortzen dutela, lankidetzaren garrantziaz jabetu direla, eta autoestimua indartu egin dela bai ikasitakoaren funtzio- nalitateagatik, bai erronka pertsonalak gainditzeko aukera izan dutelako. Azkenik, hobetzekoak identifi- katzen dira, ikasleen prozesuan oztopo izan diren elementuak oinarritzat hartuz.

GAKO-HITZAK: ikaskuntza zerbitzua, unibertsitate hezkuntza, hezitzaileen formakuntza, identitate hezitzailea, lankidetza, autoestimua

Abstract 298 | PDF Downloads 318

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak