Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-03-07
Irati De Pablo Delgado
Naia Eguskiza Sanchez
Iñaki Gaminde Terraza

Laburpena

Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.

Nola aipatu

De Pablo Delgado, I., Eguskiza Sanchez, N., & Gaminde Terraza, I. (2020). Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 31(2). https://doi.org/10.1387/tantak.20625
Abstract 155 | PDF Downloads 231

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak