Ahalmen espazialaren ikerketa bat Haur Hezkuntzan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-07-06
Iera Arrieta Cortajarena

Laburpena

XX. mendearen erditik aurrera, azpimarratu izan da ahalmen espazialak matematikaren, eta bereziki geometriaren, ikas-irakaskuntza duen garrantzia; hori dela-eta ikertzaile asko zentratu da ahalmen espazialaren azterketan. Hala ere, ahalmen horri lotutako definizio eta kontzeptuen aniztasuna medio, ez da erraza izan ahalmen espazialean oinarritutako eredu sendo bat eraikitzea. Lan honetan enpirikoki egiaztatutako eredu teoriko bat proposatzen da, Haur Hezkuntzako ikasleen ahalmen espaziala neurtzea ahalbidetuko duena; horrela, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako arreta eskaini ahal izango da. Proposatutako eredu horretan oinarrituz, arloko ikerketetan horren ohikoak diren nesken eta mutilen ahalmen espazialean egon daitezkeen desberdintasun posibleak ere aztertzen dira.

Abstract 383 | PDF Downloads 359

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ahalmen espaziala, bistaratzea, geometria, adimena, Haur Hezkuntza

Atala
Artikuluak