Langile Ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-07-06
Jon Altuna Aitziber Lizarraga

Laburpena

Hernanin dago Langile Ikastola. 80ko hamarkadan, ikastolen mugimendua oraindik gaztea zen Euskal Herrian, eta apaiz eta frankismo garaiko eskola eredu tradizionalekin haustea zuen helburu, neurri handi batean. Metodologia konkretu bat garatu zuen Ikastolak garaiko eredu pedagogikoei jarraituz baina batez ere, esperimentatuz eta ebaluatuz. Herriko, eta oro har, Euskal Herriko gainerako ikastola ereduei jarraitzen ez zien ikastola honek bere bide propioa egin zuen urtetan zehar. Hau guztia kontutan harturik eta gaur egun inoiz baino hezkuntza eredu gehiago ikertzen, garatzen eta aplikatzen aritzeak, Langile Ikastolak erabilitako metodologia honen azterketa bat egitera daramatza egileak. Ikerketa lan honen helburu nagusia da jakitea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zer-nolako jarraipena izan zuen lehenbizi Haur Hezkuntzan eta gero Lehen Hezkuntzan aplikaturiko metodologia honek.Laburpena euskaraz.

 

Nola aipatu

Altuna, J., & Lizarraga, A. (2020). Langile Ikastolak erabilitako metodologiari begirada bat. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 32(1), 85–115. https://doi.org/10.1387/tantak.21047
Abstract 369 | PDF Downloads 425

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Langile Ikastola, metodologia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, motibazioa, ebaluazioa

Atala
Artikuluak