Genero trataeraren azterketa natura zientzien alorreko testuliburu eta ikasgaietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-07-06
Lide Arana Alaitz Santos

Laburpena

Gizarteko beste hainbat alorretan bezala, zientziaren alorrean ere genero-bereizkeria gertatzen da. Adituek diotenez, hezkuntza izan daiteke egoera honi bukaera emateko giltza eta hezkidetzaren bermakuntza garrantzitsua da horretarako. Honela, ikasgelan erabiltzen diren metodologia eta ikasmaterialak egokiak ote diren ezagutzea ezinbestekoa da. Hezkidetzaren ikuspuntutik, gizon eta emakumeen trataera orekatu eta ez estereotipatu bat eskaini beharko litzaieke nerabeei, hizkuntza sexista saihestuz eta ikasle guztien garapena bermatzeko eredu egokiak eskainiz. Lan honetan, Donostiako bi ikastetxetan erabilitako 14 liburu aztertu dira aipatutako baldintzak betetzen ote diren zehazteko. Gainera, ikastetxe hauetako zientzietako ikasgaietako irakasleei galdeketa bat pasa zaie beraien ikuspuntuak bildu eta jasotako datuekin alderatzeko asmoz. Lortutako emaitzetatik ondoriozta daitekenez, testuliburuek ez dute genero trataera orekatu bat mantentzen eta oraindik hainbat estereotipo aurki daitezke. Dena den, aipatzekoa da testuliburu gutxi batzuetan emakume zientzialarien integraziorako jarduerak proposatzen direla. Beraz, asko dago hobetzeko eta hezkuntza-sistemaren sentsibilizazioa ezinbestekoa da genero bereizkeria ikasgeletatik ezabatzeko.

 

Abstract 385 | PDF Downloads 407

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

genero-bereizkeria, testuliburuak, emakume zientzialariak, hezkidetza, batxilergoa

Atala
Artikuluak