Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Egungo hezkuntzak aniztasunari, gatazkei eta ikasleen errendimendu zein motibazio hobekuntzari erantzuna emateko erronka du eta hori gainditzeko modurik onena prebentzioa da. Horre- tarako, ezinbestekoa da eskolan elkarbizitza positiboa izatea eta zeregin horretan irakasleek laguntzai- letzat izan dezakete Golden 5 elkarbizitza programa. Bertan gelaren kudeaketa, irakasle-ikasle harre- manak, berdinen artekoak, ikaskuntza doitua eta irakasle-familia harremanak lantzen dira. Esan beharra dago nahiz eta urte batzuetan indarrean egon den, pixkanaka eskoletan presentzia galduz joan dela pro- grama. Ikerketa honen bitartez, Golden 5 programarekin lan egindako irakasleek honen inguruan egiten duten balorazioa ezagutu nahi izan da. Horretarako, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigo- rrezko Bigarren Hezkuntzan lanean diharduten 7 irakaslerekin elkarrizketa erdiegituratuak mantendu dira eta irakasleek programaren inguruko ikuspegi orokor positiboa dutela eta honek parte hartzaile guztiengan eragin positiboak izan dituela azaleratu da. Halaber, ikusi ahal izan da nola eskoletan inple- mentazioa zailtzen duen ratio handia eta irakas-zama garrantzitsua izateaz gain, zentroen nahiz Berri- tzeguneen jarraipena falta izan den. Hala ere, indibidualki bada ere, egun programarekin lanean dihar- dute zenbait irakaslek.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Golden5, Elkarbizitza, Irakasleak, Ikasleak, Familia, Hezkuntza Sistema