Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-06-21
Mikel Gartziarena
Jon Altuna

Laburpena

Eleaniztasuna kontu arrunta izan da Europan zehar, eta Euskal Herrian ere ez da salbuespen. Euskal Autonomia Erkidegoan hirueletasuna da jomuga: euskara, espainola eta ingelesa; eta Nafarroako Foru Komunitatean, egoera soziolinguistikoa eta zonifikazioaren mugak tarteko, ere bai. Euskal hezkuntzak euskararen ezagutza, transmisioa eta erabilera hedatzen ditu D ereduaren bitartez, eta globalizazio eta eleaniztasunaren aroan berebiziko erronka aurkezten zaio, euskara ardatz duen es- kola eleanitza sortu, bere egin eta proposatzerakoan. Honako azterlan honetan, EAE eta Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen (etorkizuneko irakasleen) eleaniztasun-usteak ikertzen dira. Ikuspegi kuantitatiboa oinarri, 11 itemeko online-galdetegia diseinatu da, eta 564 gradu-ikasleren usteak jaso dira eleaniztasunaren bueltan. Hala, eskuarteko ikerketak helburu du etorkizunean irakasle izango direnen usteak deskribatzea, euskara erdigune izaki, eta uste horien erroa ikuspegi eleanitzetik ala elebakarretik gertuago ote diren aztertzeko. Etorkizuneko irakasleen us- teetan sakontzeak haien jarrerak, irakas-jarduerak eta balioak hobeto ulertzea dakar.

Abstract 519 | PDF Downloads 455

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

etorkizuneko irakasle-usteak, eleaniztasun-usteak, eleaniztasuna, euskara, formazio-eleaniztuna, unibertsitate-hezkuntza

Atala
Artikuluak