Haur Hezkuntzako profesioaren feminizazioa Egungo egoeraren azterketa eta maisu maistren identitate profesionalerako inplikazioak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-11-19
Nahia Idoiaga Mondragon
Gorka Enbeita Gerrikaetxebarria

Laburpena

Irakaskuntzan, eta bereziki irakaskuntzarako lehen etapetan, irakasleen feminizazioa, hau da nabarmenki emakume irakasle gehiago egotea, unibertsala den gertaera da. Lan honek helburu bikoitza du, alde batetatik EAEn Haur Hezkuntzako egungo irakasleen erradiografia bat sortzea genero banaketari dagokionez. Bigarrenik banaketa horren kausetan barneratzeko identitate profesionalak eta zaintzaren errepresentazioak aztertuaz. Horretarako lehenik Haur Hezkuntzako profesionalen azken hamar urteetako bilakaera aztertu zen Eusko Jaurlaritzak zein EAE-ko unibertsitate guztiek emandako datuen bitarteaz. Emaitzek adierazi zuten maisuen proportzioa ez zela aldatu azken 10 urteetan eta zuzenki lotuta zegoela ikasleen adinarekin. Bigarrenik, Haur Hezkuntzako 130 ikasle eta irakasleri galdetegi bat pasa zitzaien. Emaitzek adierazi zuten emakumezkoek irakasle izateko bokazioa mutilek baino arinagotik eta epe luzeagorako zutela. Halere ez zen desberdintasunik zaintza lanei beraien identitate profesionalaren barnean emandako garrantzia aztertzean. Emaitzetan oinarrituta hainbat ondorioren inguruan hausnartuko da  Haur Hezkuntzaren feminizazioan gizartean izan ditzakeen inplikazioei buruz eta bilakaera inklusiboago baterako balizko proposameni buruz.

Abstract 151 | Haur Hezkuntzako profesioaren feminizazioa Downloads 250

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak