Irakasle hasi berria Eskolarako sarbidea errazteko zaintzan oinarritutako etika baterantz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-02-04
Esti Amenabarro Iraola

Laburpena

Irakasleek haien garapen profesionalean zehar aldi edo etapa desberdinak bizi dituzte. Hasi berria da, formazio aldia amaitu eta lan munduan, eskola zehatz bateko errealitatean barneratzen den irakaslea. Honek maila profesionalean jauzi bat suposatzen du, ikasle izateari utzi eta irakasle izatea dakar bere baitan. Lan honetan, irakasle berriak esperientzia duten beste irakasleekin elkartzean, haien artean sortzen diren harremanak aztertzen dira. Donostiako (Gipuzkoa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batean burutu da kasu analisia. Oinarri kualitatiboa du, etnografiaz baliatu gara eta arakatze narratibo bisuala burutu, datuak eskuratzeko sakoneko elkarrizketa eta foto-elizitazioa bezalako teknikak hobetsiz. Lau irakasleren parte hartzearekin osatu da, bi hasi berriak eta beste bi esperientziadunak. Emaitzei dagokionean, eskola bateko errealitatera sartzea prozesu konplexua da, ideia, balio, jarrera eta igurikapen desberdinak dituzten pertsonen lan lekua delako; sartze horrek, pertsonarteko harreman zein komunikazio prozesu esanguratsuak sortzen ditu eta eskola antolakuntza zein garapenari dagokionean eragin zuzena dute. Honela, irakasle hasi berriak ispiluaren aurrean jartzen dira, aurrez eskola kulturan finkatuta dauden errutina eta egiteko modu zein prozeduren aurrean kokatu eta sarri haietara egokituz bestetan konfrontazioa eraginez. Irakasleak jaso eta haiek eskolara sartzeko unea, ikuspegi etikotik, bestea hartzea den neurrian, zaindu beharreko unea da.

Abstract 160 | PDF Downloads 169 HTML Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Irakaslea(k), hasi berria(k), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, harremanak, zaintza.

Atala
Artikuluak