Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 2022-02-14
Raul Martinez-Santos Asier Oiarbide Astrid Aracama Maria Founaud

Abstract

Euskadiko Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen Heziberri 2020 plana bukatzear dago. Testu hau heziketa fisikoaren arloak Heziberri berrian izan beharko lituzkeen irizpideen aurkezpen bat da. Jakina da indarrean dagoen dekretuak akzio motorraren zientziaren hainbat kontzeptu gako hartzen dituela bere baitan, jokabide motorra edo portaera motorra kasu. Orain berritzear dagoelarik,
egokia ikusi da akzio motorrean oinarritzen den eta praxiologiarekiko koherentea den heziketa fisiko batek izan beharko lituzkeen irizpideak azaltzea. Heziketa fisikoaren barne logika aurkeztu ondoren, berariazko berezitasuna ematen dion akzio motorra kontutan hartuz, esku-hartzea osatzen duten arlo legegile, pedagogiko eta didaktikoak azaltzen dira. Beti ere akzio motorrean oinarritutako heziketa fisikoak arlo horietako bakoitzean bete beharko lituzkeen gidalerroak erakutsiz. Heziketa fisiko moderno bat eraikitzeko zutabeak jasoz eta irakasleon jarduna argituz eta zentzuz betez, Heziberri berrian jokabide motorren hezkuntza bermatzea da xedea.

Abstract 266 | PDF (Euskara) Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Papers