Haurren autonomia goiztiarraren garapena eta Haur Hezkuntza Graduko irakaslegaiak. Aldagai parte-hartzaileak.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 2020-07-06
Elena Herrán Izagirre Nuria Galende Pérez Gorka Etxebarria Elordui

Resumen

Ikerlan honen helburua Haur Hezkuntza Graduko ikasleriak haur-autonomia goiztiarrarekiko (0-3 urte) dituen sinesteak ezagutzea da. Horretarako, galdetegi bat sortu eta aplikatu da, hasieran sendotasunik gabeko emaitzekin, eta hori dela eta parte-hartzaileen erantzunak zentratzeari ekin zaio. Emaitzek autonomia horren garapenaren hauskortasuna konfirmatu dute. Ikasleen sineste gutxi batzuk informatuak badira ere, hau da, unibertsitate formakuntzaren ondoriozkoak, gehienak sinplistak dira, haurtzaroan bizi izandako guraso-estiloei loturik. Sineste horiek generoaren, gradurako sarbide-ikasketen eta gradua egiten ari diren zentroaren titulartasunaren arabera aztertzeko orduan, lehenengoak koherente agertzen dira lanbide eta ikasketa hauen izaera feminizatuarekin; Lanbide-Heziketako Haur Hezkuntzako goi mailako ziklotik datorren ikasleriak lanbidearen alderdi praktikoak teorikoak baino hobeto baloratzeko joera adierazten du eta unibertsitateko zentroaren titulartasunak ere desberdintasunak agertzen ditu hezkuntza estiloa publikoa edo pribatua izatearen arabera

 

Abstract 318 | PDF (Euskara) Downloads 352

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artikuluak