Internet darabilten adingabekoen segurtasun politikarako informazioaren inguruko gogoetak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-12-2013
Sonia Livingstone

Laburpena

Hamarraldi bat edo gehiago eman du ikerkuntzak adingabekoek Interneten aurkitzen dituzten aukera eta arriskuak aztertzen. Hori kontuan izanik, eremu oso eztabaidagarri batean politika sustatzeko informazio-base baten sorrerak dakartzan ekarpen eta erronkak aztertzen ditu artikulu honek. Hala, EU Kids Online egitasmoa —adingabekoen Interneten erabilera 25 herrialdetan aztertzen duen ikerlan garrantzitsu bat— oinarri harturik, analisi kritiko bat eta  emaitza berriak eskaintzen ditu. Arriskua (probabilitatearen eta kalte-mailaren arabera neurtzen dena) eta kaltea bera argi bereiziz, online dabiltzan adingabekoen arriskuen inguruko ikerketak zein politikak kaltea —eta, ondorioz, arriskuak ere— neurtzeko arazo espezifikoak jasaten dituzte. Halaber, arazo gehiago sortzen dira aukera, arrisku onartze, erresistentzia eta zaurgarritasunaren arteko interdependentziatik. Zailtasun horiek aintzat hartu behar dira sarri-askotan eztabaida polarizatzen duten jarrera hertsiak gainditu nahi baldin baditugu.

Nola aipatu

Livingstone, S. (2013). Internet darabilten adingabekoen segurtasun politikarako informazioaren inguruko gogoetak. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 18(35). https://doi.org/10.1387/zer.10667
Abstract 1530 | PDF (English) Downloads 436

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak