Publizitatearen profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoan: gaitasun teknikoaren arloak eta prestakuntza-beharrak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Ikerlan honek publizitatearen sektoreko euskal profesionalek beren eguneroko eginbeharrekin lotzen diren ezagutza-arlo desberdinak direla-eta dituzten jarrerak aztertzen ditu, baita epe labur-ertainean (5 urte) dituzten prestakuntza-asmoak ere. Halaber, ikerlanak beren eguneroko lanerako hobekien estimatzen dituzten gaitasunak identifikatzen ditu eta ikastetxeek hezkuntza iraunkorraren eskaintza egiteko orduan zein esparru eskaini behar duten iradokitzen du.
Ikerlan honek ikasketa-planen eta profesionalentzako ikastaroen eskaintza zehazteko asmoan publizitatearen sektoreko unibertsitateek eta beste ikastetxeek duten jakinminari erantzuten dio. Ikerlanaren emaitzen bidez xede-merkatu baten joerak ezagutu ditugu: Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) publizitatearen sektorekoa, hain zuzen ere.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press