"Euskaldunon Egunkaria": erreferentziazko kazeta euskal kulturarentzat

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-09-2011
Txema Ramirez de la Piscina Teresa Agirreazaldegi

Laburpena

2003ko otsailaren 20an, Madrilgo Audientzia Nazionaleko epaile Juan del Olmok Euskaldunon Egunkaria kazetaren itxiera erabaki zuen, "ETAren zati" zela argudiatuz. Egunkari honek hamabi urte pasatxo zeramatzan kalean eta mundu osoan euskara hutsez argitaratzen zen bakarra zen. Lan honen egileen aburuz, Euskaldunon Egunkaria kazeta estandarra, europarra eta euskal kulturarentzat oso erreferente baliagarria izan zen. Ondorio hori ondorengo hiru ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarritu dute: kazetako lehen orrialdean agertutako 100 albisteen azterketan, kalitate-adierazle objektiboen bilketan eta argitaratutako 3.789 zenbakien azterketa sakonean.

Nola aipatu

Ramirez de la Piscina, T., & Agirreazaldegi, T. (2011). "Euskaldunon Egunkaria": erreferentziazko kazeta euskal kulturarentzat. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 14(26). https://doi.org/10.1387/zer.2766
Abstract 401 | PDF (Español) Downloads 287

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak