"Cidade limpa" eta hiriko publizitate-kutsadura
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Hiria publizitate-euskarri garrantzitsua da. Gaur egun ez dago street marketing edo ambient izeneko zerbitzurik eskeintzen ez duen publizitate-agentziarik. Bi tresna hauek direla medio, markek espazio publikoaren okupazio "sortzailea" burutu dute. Fenomeno honen gorakada bere antitesiarekin batera gertatzen ari da, publizitatearen eraispenarekin batera alegia. Batzuen iritziz "kale aspegarrien" "apainketa sortzailea" dena, hiriaren ingurunearen jabetze onartezina da beste batzuen ustetan.
Hiriak pairatzen duen publizitate-kutsadurak galdera bi sortzen dizkigu: lehena, zein eragin kaltegarri du asetasun eta gainesposizio honek paisaiaren eta biztanlegoaren osasunean? Bigarrena, zein da mundu pribatuaren zilegitasuna eta bidezkotasuna ondasun publikoaz baliatzeko? Horrela hasi da, bada, publizitatearen ekologiaren inguruko eta hiriko publizitatearen jasanezintasunari buruzko eztabaida.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press