Telebista interaktiboaren eta telebista aparatuarekin elkarri eragiteko aplikazioen tipologia funtzionala
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honek Telebista Interaktiboarekin (TBI) loturiko kontzeptuak zertan diren argitzen laguntzea du helburu. Gaur egun, TBI terminoa, zehaztugabea eta polisemikoa izanik, berezi gabe egokitu ohi zaie teknologiei, saioei edota zerbitzuei ere. Polisemia honek, halere, eduki interaktiboen identifikatze argia galarazten du,aldi berean telebista-kontsumo osoago baten garapenean lagunduko luketen erregulazioa eta merkatu mailako estrategien ezarpena ere berandutu arazten dituelarik. Egungo europar eskaintzaren azterketa abiapuntutzat harturik, akademiko, industrialari zein araudigileentzat baliagarria izan daitekeen zerbitzuen eta saioen araberako TBIren edukien sailkapen praktiko eta zehatza proposatzen da idazlan honetan. Proposatutako tipologia funtzionala Europako ikus-entzunezko eta teknologia mailako errealitatearen behaketa zehatzak sortu izan du. Lan hau konbergentziaren eta aldaketa teknologikoaren testuinguruan, telebista programa aurreratuak sortu, aztertu eta arautzeko gida bezala aurkezten da.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press