2.0 ezagutzaren hegal artean: Wikipediaren eduki-sortzaileen soslaia, gogoetak eta lan ohiturak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honek Wikipediaren edukiak gazteleraz sortzen dituzten egileen -wikipedisten- soslaia ezagutzera ematen du. Gainera, haien lan ohiturak aurkezten ditu eta kolektiboki egindako sorkuntzaren inguruan egiten dituzten gogoetak. Hainbat gaietan entziklopedia askeari buruz duten iritzia jasotzen da, hala nola sinesgarritasuna, fidagarritasuna, arazoak edo informazio iturri gisa erabiltzearen ondorioak. Ikerketa wikipedistei luzatutako galdetegi batean oinarritu da. Ondorioak jasotako erantzunak gurutzatzetik eta aukeratutako esparru teorikotik –Ezagutzaren Gizartean oinarritutakoa– sortu dira, Wikipediarantz bideratutako "zoom" prozesu batean (ziberkultura, sorkuntza kolektiboa eta Web 2.0arekin harremanean). Hemen aurkezten diren datuak "Mezu informatiboen sorkuntza kolektiboa Web 2.0an: Wikipediaren kasua" ikerketaren emaitzetako batzuk dira.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press