I-11 ostean arriskua eta trauma fikziozko telebista estatubatuarrean: "Heroes" telesailaren kasua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Arrisku Komunikazio Ikerketaren (Risk Communication Research) testuinguruan artikulu honek Heroes (NBC, 2006-) telesailak egindako arrisku eta mehatxuen errepresentazioa aztertzen du, I-11 ondoko garaiko zientzia-fikziozko telebistaren paradigma gisa. Metodologia kuantitatibo eta kualitatiboa konbinatuz, telesailaren lehen denboraldian pertsonaiek aurre egin beharreko arriskuak aztertzen dira, eta heroi traumatizatuaren arketipo postmoderno baten karakterizazioa eskaintzen da. Mehatxu apokaliptiko handi batekin, Heroes telesailean antzezten den munduan ohiz kanpokoak ez diren hainbat arrisku tartekatzen dira, eta haien gehiengoak protagonisten konfiantzazko ingurutik datoz. Agerian jarriko da nola telesail honetako protagonistak heroi-jarrerak agertzen dituzten mehatxu horiei aurre egiterakoan, nahiz eta oinarrizko borroka beraien beldur eta traumen kontrakoa den, testuingurua etengabeko arriskua eta gizartearen maila guztienganako mesfidantza izanik.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press