Itxaropenak eta mesfidantzak: espainiar prentsa zinematografikoa telebistaren etorreraren aurrean (1948-1960)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Iragan mendeko 50eko hamarraldian telebistaren ezartzea jazo zen Espainian. Telebista praktika esporadikoak, etapa esperimental publiko bat, telebistaren beraren inaugurazio ofiziala 1956an eta bere finkatze progresiboa eman ziren garai hartan, hurrenez hurren. Hala, apurka-apurka, sozialki legitimatuz joan zen hedabide berria diktadura sasoiko komunikazioaren sektore ezberdinen artean. Zinematografiak gertutik jarraitu zuen prozesu hori eta, ikus-entzunezko hedabide berriaren zabalkundeak zuzenean eragiten zionez gero, kezka eta itxaropenaren artean agertu zen prentsa berezituan; zinemaren eta telebistaren arteko etorkizuneko harremanen inguruko eztabaida kritikoak sortuz. Testu honek, sortu berri zen telebistaren aurrean prentsa zinematografikoak hartutako jarrera deskribatu, analizatu eta sailkatzen du.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press