Krisia albiste(a) denean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Krisi komunikazioaz asko teorizatu bada ere, ez dago teoriarik edo teoria horrek defendatzen duen planik, krisia ekiditeko balio duenik. Teoria, bere funtsean, ideia edo planteamendua izaki, bakarra da, eta krisi motak, ostera, anitz. Hala krisien sorrera moduak eta krisi bakoitzari erantzuteko estrategiak ere. Krisiak expresaren komunikazio gaitasuna neurtzen du zeren eta komunikabideakdira krisiaren berri ematen digutenak eta krisi gehienak isilean igaroko balirateke eurengatik ez balitz. Hala ere, komunikabideek ez dute beti rol bera jokatzen: batzuetan, krisiari aurre egiteko egituratzen den planaren bitartekari edo bozeramale dira; beste batzuetan krisi garaiko mezuak bideratzeko kanal bilakatzen; eta hainbatetan, krisi garaiko komunikazioestrategien objektu manipulatuak dira. Enpresaren komunikazio gaitasuna, finean, komunikabideetan bere diskurtso propioa isladarazteko duen indarraren araberakoa izango da.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press