Udalerriaren bilakaera Nafarroan: Foruak Eraldatzeko Legetik Nafarroako toki-administrazioa erreformatzeko 4/2019 Foru Legera
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Nafarroako foru-araubidearen elementu paradigmatikoetako bat bere toki-araubidea da. Nafarroak eskumen-titulu zabala du toki-administrazioaren arloan, bere eskubide historikoetan sartuta dagoena, eta horrek arautzeko ahalmen handiak dituen toki-araubide propio eta pribatibo bat eratzea ekarri du. Toki-araubidearen foru-esparru hori 1841eko Foruak Eraldatzeko Legetik aurrera eratu da, eta eboluzionatuz joan da, Estatuko toki-araubidearekin batera. Lan honek Nafarroako udalerriaren bilakaera aztertzen du, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legetik Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legea aldatzen duen 4/2019 Foru Legearen –lurraldearen eskualdekako banaketa egituratzen du– erreforma berrienera. Lanak, azkenik, zenbait hausnarketa-ildo planteatzen ditu etorkizunera begira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Toki-administrazioa, Administrazio-zuzenbidea, Nafarroa, Toki -erakundeak, Udalerria, Kontzejua, Eskualdea