Emozio positiboak: alde argiak eta alde ilunak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-11-29
Pello Huizi

Laburpena

Emozio positiboen alde argi eta alde ilunak aztertzea da lan honen helburua. Hori dela eta, aurrena emozio positiboen eta emozio negatiboen arteko ezberdintasunak aurkezten ditut, baita emozio positiboei buruzko ikerketari eskaini izan zaion lekua ere psikologiaren historian. Emozio positiboen eta negatiboen arteko aldeak direla eta, "balentzia" kontzeptuaren garrantziaz eta esanahiaz hitz egiten dut. Emozio positiboen alde argiei dagokienez, ikertzaileek arreta handiz aztertutako hiru arlo hartzen ditut kontuan: emozio positiboen eta osasunaren (eta longebitatearen) arteko lotura, emozio positiboaren eta kognizioaren artekoa eta emozio positiboaren eta pertsona arteko harremanen arteko lotura. Emozio positiboen alde ilunei dagokienez, ikertzaileek aurkitu dituzten emozio positibo batzuen, gehien aztertu direnen, ondorio negatiboen berri ematen dut. Gruber eta Purcellek (2015), emozio positiboek izan ditzaketen emaitza txar motak laburbildu nahian, proposatzen dituzten sei sail edo multzo nagusien aurkezpen laburra eginez bukatzen dut artikulua.

Nola aipatu

Huizi, P. (2018). Emozio positiboak: alde argiak eta alde ilunak. Gogoa, 18. https://doi.org/10.1387/gogoa.20362
Abstract 295 | PDF Downloads 476

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak