Bidalketak
Bidalketa prestatzeko egiaztatu beharrekoen zerrenda
Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta baliteke bidalketa egileari itzultzea gidalerro horiek bete ezean.
- Aurkezpena ez da aldez aurretik argitaratu, ezta beste aldizkari batean aztertu ere (edo azalpen bat eman zaio erredaktoreari gutunean).
- Aurkezpen fitxategia formatu editagarrian (*.odt, *.docx edo RTF) eta *.pdf formatuan dago.
- Eskura daudenean, erreferentzietarako DOIak eman dira. Erreferentziak APA formatuan daude.
- Testua bat dator Autorearen Jarraibideetan adierazitako eskakizun estilistiko eta bibliografikoekin.
Egileentzako gidalerroak
Datu orokorrak
Dokumentuak gehienezko muga hauek errespetatu beharko ditu:
- 7000 hitz (erreferentziak barne)
- 80 erreferentzia (APA estiloan, ordena alfabetikoan)
- Tamaina ertaineko 7 elementu grafiko (irudiak eta taulak)
Eskuizkribuaren formatuak hurrengo arauak jarraitu behar ditu:
- Eskuizkribuak ingelesez edo euskaraz idatzi behar dira eta gramatikalki eta linguistikoki zuzenak izan behar dute.
- Kantitate fisikoetarako sinboloak italizatuta egon behar dira, eta haien unitateak ez dira letra etzanez idatzi behar.
- Ekuazioak ondoz ondoko zenbakiekin etiketatu behar dira, eta etiketaz aipatu testuan, adibidez: "Ekuazioa (1)".
- Ekuazioak eta taulak formatu editagarrian eman behar dira – sinboloak edo ekuazio-editorea erabiliz –, ez dira grafiko gisa txertatu behar.
- Mesedez, bereizi arreta handiz azpitituluak, gaingidak eta sinbolo bereziak. Unitateak (adibidez, V cm – 1, K, Pa, etab.) hizki zuzenez idatzi behar dira (ez letra etzanez), aurreko zenbakiari tarte labur bat emanez.
Eskuizkribuaren atalen ordena
InpAkta diziplina anitzeko aldizkaria da. Horregatik, eskuizkribuaren beharren arabera egokitu daitekeen ordena hau gomendio bat da: izenburu orrialdea, laburpena, sarrera, esperimentuen/metodoen atala, testu nagusia (irudiak, eskemak eta taulak barne), eskerrak, interes-gatazka, egiletza eta ekarpenak eta erreferentziak.
Izenburu orrialdea
Izenburu orrialdean honako informazioa agertu beharko da:
- Izenburua: Izenburuak zehatza eta informatiboa izan behar du.
- Egileen informazioa: Egilearen/egileen izena(k), Egilearen/egileen afiliazioa(k), hau da, erakundea (saila), hiria (estatua), herrialdea. Posta-truke egilearen helbide elektroniko aktibo bat. Eskuragarri izanez gero, egilearen/egileen 16 digituko ORCIDa(k).
- Laburpena: 150 eta 250 hitz bitarteko laburpen bat idatzi beharko da. Laburpenak ez luke laburdurarik edo zehaztu gabeko erreferentziarik izan behar.
- Hitz gakoak: artikulua indexatzeko erabil daitezkeen 4-6 gako-hitz eman behar dira.
Taulak, irudiak eta beste elementuak
Taula, irudi, ekuazio eta eskema bakoitzak (zenbaki arabiarrak) testuan aipatzen diren sekuentzian zenbatu behar dira. Testuan taulak aipatzen direnean, "Taula" hitza erabili behar da laburdurarik gabe. "Irudi" hitz osoa erabili behar da eskuizkribuaren atal guztietan.
Irudi grafiko bektorialak, hala nola grafikoak eta diagramak, eskuizkribuan txertatu behar dira, baita ere kalitate handiko SVG fitxategi gisa bidali. Bitmap irudi grafikoak, hala nola argazkiak eta irudiak, mikroskopioarenak adibidez, JPG, TIFF edo PNG artxibo gisa gorde behar dira; irudi bakoitzak gutxienez 300 dpiko bereizmena izan behar du (1000 pixeleko zabalera).
Material osagarria
Informazio lagungarria ez da funtsezkoa artikuluan, baina sakontasun eta aurrekari gehiago ematen ditu. Material osagarri mota desberdinak erabili daitezke, adibidez, multimedia fitxategiak, datu gordinak, kodea eta abar. Fitxategi handiak fitxategi konprimituen formatuan gorde, adibidez, .zip edo .rar.
Esker on
Aitortu egin behar dira ikerketarentzat garrantzitsuak diren finantzaketa-iturri guztiak.
Interes-gatazka
Eskuizkribu bat aurkeztean, egileek interes-gatazkarik baduten adierazi behar dute. Horretarako, adierazpen bat sartu behar da aurkeztutako eskuizkribuan. Adierazpen hau artikulu guztietarako eskatzen da. Interes-gatazkarik ez dagoenean honakoa adieraz daiteke: "Egileek ez dute interes-gatazkarik adierazten”.
Eskuizkribuaren berrikuspena
Berrikuspena behar izanez gero, berrikusitako eskuizkribua eta puntuz puntuko erantzun bat itzuli beharko dira, errebisatzaileen kezka, zalantza, eta kritikei behar bezala erantzun zaiela ziurtatzeko. Batzordeko kideak lana behar bezala berrikusi dela eta InpAkta aldizkariarentzat egokia dela egiaztatzen duenean bakarrik onartuko da eskuizkribua.
Berrikusitako artikuluak erabakia hartu eta bi hilabeteko epean bidali behar dira; bestela, bidalketa berri gisa tratatuko dira. Denbora gehiago behar balitz, erredakzio buruei jakinarazi behar zaie.
Etika arauak
European Research Council-en Etika arauak bete dira (https://ec.europa.eu/info/funding-tenders/opportunities/docs/2021-2027/common/guidance/how-to-complete-your-ethics-self-assessment_en.pdf)
Gizaki eta animalien parte-hartzea eta saiakuntza klinikoak
Egileek, metodoen atalean, adierazpen labur bat gehitu behar dute, esperimentuak onartzen dituen erakunde eta/edo lizentzia batzordea identifikatuz, erreferentzia/baimen zenbakiak barne (halakorik badago), edo halakorik beharrezko ez balitz, horren arrazoia zehaztuz. Pertsonek parte hartzen duten esperimentu guztietarako, egileek parte-hartzaile guztien baimen informatua lortu zela baieztatzen duen adierazpen bat gehitu beharko dute, edo halakorik beharrezko ez balitz, horren arrazoia zehaztu. Animaliekin egindako ikerketen kasuan, egileek animalien espezie, jatorri, sexu eta adinaren berri eman behar dute.
Ikerketa inklusiboa
Inpaktu soziala izango duen ikerketak aniztasunean, ekitatean eta inklusioan aurrera egitea ekarri behar du, gizarte osoko pertsona eta komunitate gehiagori mesede egiteko aukera handitzen baitu. Editoreek eta ikertzaileek, beraz, erantzukizuna eta aukera partekatua dute ikerketan komunitateen aniztasuna (sexuari, adinari, ezgaitasunei edo esanguratsuak izan daitezkeen beste edozein aldagaiei dagokienez) adierazi eta aztertzeko, eta ikerketaren emaitzen berri hizkuntza inklusiboan emateko.
Copyright-informazioa
Lehen argitalpenaren eskubidea InpAkta aldizkariari emango diote, eta aldi berean berean CC BY 4.0 Creative Commons lizentziarekin argitaratuko dira lanak. Honek esan nahi du: interneten doan eskuragarri egotea, edozein erabiltzaileri gure artikuluetako testu osoak irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu, inprimatu, bilatu edo haiekin lotzeko aukera emanez, indexatu, datu gisa softwarera pasatu edo beste edozein helburu zilegirekin erabili, Interneterako sarbideak dituen oztopo ekonomiko, juridiko edo teknikoak alde batera utzita. Erreprodukzioaren eta banaketaren muga bakarra, eta egile-eskubideen funtzio bakarra, egileei beren obraren osotasuna eta behar bezala aitortuak eta aipatuak izateko eskubidea kontrolatzea izan beharko litzateke.
Pribatutasun-adierazpena
Aldizkariaren gune honetan sartzen diren izen eta helbide elektronikoak aldizkari honen helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez dira beste ezertarako edo beste edozein alderdiren eskura jarriko.