Batxilergoko ikasle eta irakasleen ingurumen inpaktu negatiboen hautematea eta jarrera
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azterlan honen helburuak izan dira Vitoria-Gasteizko ikastetxe kontzertatu bateko ikasle eta irakasleek natura-ingurunera egindako ibilaldi batean, haiek eragindako ingurumen-inpaktuaren inguruan duten hautematea jasotzea eta ikasleen denbora librean natura-jarduera fisikoek duten garrantziaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arteko harremana ezagutzea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitua zuten ikastetxe kontzertatu bateko Batxilergoko 1. mailako 29 ikaslek eta 3 irakaslek osatu zuten lagina. Datuen bilketarako hiru tresna erabili ziren: mendi-ibilaldia amaitu ostean bete beharreko bi galdetegi eta txangoan zehar ateratako argazki bilduma. Ikerketan lortutako emaitzetatik, ikasleek ingurumena errespetatzen dutelako hautematea dutela ondoriozta daiteke. Hautemate hori nabariagoa da taldeko hautematea eta natur inguruneko jarduera fisikoa garrantzitsua den pertsonengan. Horretaz guztiaz gainera, partaide guztietan, mendi ibilaldiek sortaraz ditzaketen ingurumen-inpaktuei buruzkoezjakintasuna ikusi da. Bada, ondorio nagusi legez, eskola garaian jasotako ingurumen heziketan gabezia nabaria hauteman da, gorputz-hezkuntza saioetan natura- ingurunean burututako jardueren ingurumen inpaktua murrizteko neurrien inguruko ezagutza eza, alegia.