Nola egin, hala izan. Irakur aukeraketa eta eskola-kanona, irakurleak trebatzeko bidean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-03-07
Nerea Permach Martin Amaia Uria Alvarez

Laburpena

Artikulu honen helburu nagusia 9-10 urte bitarteko liburu gomendagarrien corpusa osatzea izan da, hain zuen ere, urte bitarte horretara zuzendutako eta Euskal Herriko zortzi adituk osatutako balizko eskola-kanona osatzea. Horretara iristeko, errebisio bibliografikoa egin da, non irakur aukeraketak formakuntza literariorako duen garrantzia azpimarratzen den eta estatu mailako adituen irizpideak kontutan hartzen diren. Irakurgai proposamenek egindako errebisio bibliografikoan jasotzen diren irizpideak jarraitzen ote dituzten alderatu da, eta hein handi batean irizpideak kontuan hartzen direla egiaztatu da. Horrekin batera, adituekin izandako kontaktuen nondik norakoak jaso dira artikuluan, kanon baten sorrerari buruzko zantzu interesgarriakdituelako. Hortaz, horien azken gomendioa ez ezik, prozesuan bizitakoa jasotzen da, hau da, zer, nola eta zergatik egin den hautaketa.

Nola aipatu

Permach Martin, N., & Uria Alvarez, A. (2020). Nola egin, hala izan. Irakur aukeraketa eta eskola-kanona, irakurleak trebatzeko bidean. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 31(2). https://doi.org/10.1387/tantak.20658
Abstract 445 | PDF Downloads 601

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak