Emozioak unibertsitateko ikasketa prozesuen ardatz: Lehen Hezkuntzako Graduaren kasua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 2019-11-04
Nerea Larruzea-Urkixo Maria Olga Cardeñoso Ramírez Nahia Idoiaga Mondragon

Resumen

Lan honek ikasleek unibertsitatean bizi izandako emozioen eta horiei lotutako egoe- ren inguruko ezagutzan sakontzea du helburu. Horretarako, Lehen Hezkuntzako Graduko 141 ikaslek (102 emakumek eta 39 gizonek) identifikaturiko 410 egoera aztertu ziren. Egoeren eta emozioen ana- lisi lexikala Reinert metodoaren bitartez burutu zen eta emozioen eta aldagai askeen —generoa, erren- dimendua eta ikasmaila— arteko lotura espezifikotasun analisien bidez aztertu zen, Iramuteq softwarea erabiliz. Ikasleentzat emozio esanguratsuenak ahozko aurkezpenen aurrean antsietatea, talde lanek sor- tutako sumindura eta emaitza onek piztutako alaitasuna zirela plazaratu zuten emaitzek. Gainera, emo- zio horietan desberdintasun nabariak aurkitu ziren ikasleen genero, errendimendu eta ikasmailaren ara- bera. Horrela, ikerketa honek agerian uzten du Lehen Hezkuntzako Graduko zenbait aspekturi buruz hausnartzeko beharra eta baita adimen-emozionala jorratzearen garrantzia ere.

GAKO-HITZAK: emozioak, unibertsitate hezkuntza, generoa, errendimendua, ikasmaila.

Abstract 474 | PDF (Euskara) Downloads 655

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artikuluak