Bidegurutzeak eta zirrikituak. Zientzia-hezitzaile feministen optikak eta praktikak hausnarketagai
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Aurrean duzun lanak emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen diskurtsoak eta bi- zipenak aztertzea du xede, zientziaren, hezkuntza zientifikoaren eta generoaren ingurukoak; halaber, es- perientzia eta ikuspegiok beraien hezkuntza praktiketan dituzten eraginetan sakondu gura du. Paradigma zientifikoen izaera sozial eta historikoa azpimarratzen du idatziak, eta bi sistemok elkar eraikitzaileak di- rela defendatzen. Boterea ez da, baina, indar soilik errepresibo legez ikusten; izaera askatzailea ere aitor- tzen zaio eta, horregatik, mundu zientifikoen baitako genero arauak berkonfiguratzen dihardutenen diskur- tso eta ekintzak dira mahaigaineratu nahi direnak. Hala, zientziaren baitan taxututako botere-harremanen dimentsio errepresibo zein produktiboen berri emateko, sei zientzialariren ahotsak biltzen ditu idatziak: genero arauek berekin dakartzaten zapalkuntzetan adituak diren emakume-ahotsak; eta zapalkuntzoi au- rre egiten arituak diren ahots feministak. Emaitzek erakusten dute bai emakume kondizioa bai posiziona- mendu feminista tentsio iturri direla mundu zientifikoetan. Areago, zientzialarion ibilbide zientifikoan zein irakaskuntzakoan talka horiek eragindako inpaktuak ezaugarritzen ditu idatziak. Etorkizuneko ikerketa il- doei dagokienez, emaitzek iradokitzen dute, eragin-ahalmena handitzeko, ikerketa-eremua txikiagotu eta ikasleriaren ahotsak aintzat hartu beharra dagoela.