Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ingeleseko irakaskuntza-saioetan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2018-07-06
Elizabet Arocena Egaña
Laburpena
Ikerketa honek H1 eta H2k H3ko ikasgelan duten presentzia eta jokatzen duten rola aztertzen ditu, kode-alternantzia oraindik hizkuntza-jabekuntzarako kaltegarritzat jotzen den garaiotan. Ikerketa testuinguru eleaniztun batean egin zen, Euskal Herrian hain zuzen, non hizkuntzak bereiztearen aldeko iritzi eta usteak sakon sustraiturik dauden. Gero eta ikerketa gehiagok nabarmentzen dute atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan H1 modu sistematiko eta funtzionalean erabiltzea onuragarria izan daitekeela; hala ere, testuinguru eleaniztunetan, hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez bere horretan diraute hainbat urtez nagusi izan diren elebakartasunean oinarritutako irizpideak. Ikerketa honetarako datuak biltzeko, astebetez behaketak egin ziren ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ematen den klaseetan eta ingelesa irakats-hizkuntza den klaseetan, eta, horrez gain, ingeleseko irakasleei elkarrizketak egin zitzaizkien. Bestalde, galde-sorten bidez ikasleei buruzko oinarrizko informazio orokorra bildu zen. Parte-hartzaileak bi ikastetxetako bigarren hezkuntzako irakasleak eta haien 134 ikasleak izan ziren. Datuen analisiak erakusten duenez, hala irakasleek nola ikasleek H1 eta H2 erabiltzen dituzte, neurri batean, H3ko ikasgelan, helburu eta funtzio jakin batzuekin. Emaitzek agerian uzten dute, halaber, irakasleak, beren esperientziaren argitan, elebakartasunaren hesiak apurtzearen onurak antzematen hasiak direla.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Zenbakia
Atala
Artikuluak