Ihardule-arketipoen gonbaraketa diakronikoa kartel politiko sovietarrean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Published
24-11-2016
Jose Inazio Basterretxea Polo
Abstract
Urriko Iraultzan, Bigarren Mundu-gerratean eta Perestroikan, Soviet Batasunak errusieraz idatzirik ezagutzera eman zituen kartel politikoetako aurkari nagusiei eginiko erradiografia eskripto-ikonikoari buruzko lan luzeago baten laburpena da hau. Irakurleak hiru garai horietako aurkari-arketipoen arteko gonbaraketa partziala, diakronikoa izenekoa, aurkituko du artikuluan. Ikerketa diakroniko honen muina kartel politikoetako ihardule nagusiaren eta berorren inguru semantiko-politikoaren azterketa da. Azalpen-lan honetan, kartel politiko sovietarrari plakat deituko zaio. Artikuluak hiru urrats nagusi egiten ditu: I) laburrean bada ere, ikerketa osoaren diseinu orokorra azaltzen da lehenbizi: lanlekuak, unibertso-laginak eta metodologiaren urrats nagusiak; II) artikulu honi dagokion ikerketa diakronikoa zertan datzan azaltzen da ondoren; III) eta azkenik, balizko aurkari-arketipoen gonbaraketa egiten da; gonbaraketa horretan, batetik, plakatetan GU-lagunak eta EURAK-arerioak zelan karakterizatu izan diren ikusten da eta, bestetik, karakterizazio hori zelan aldatu eta garatu den denborak aurrera egin ahala
How to Cite
Basterretxea Polo, J. I. (2016). Ihardule-arketipoen gonbaraketa diakronikoa kartel politiko sovietarrean. ZER - Journal of Communication Studies, 2(3). https://doi.org/10.1387/zer.17354
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Issue
Section
Articles
(c) UPV/EHU Press