Publizitate sortzaileak Perun: berezitasunak eta lan ingurunea
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Gutxi aztertu izan den gai bat jorratzera dator artikulu hau, publizitate sormena Perun. Latinoamerikako herrialde emergenteetan publizitatearen eremuan ikerketak egiteko deia luzatu zuen Charles Taylor (2012). International Journal of Advertising aldizkariko editoreak. Dei horri erantzunez, artikulu honek argitu nahi du antzekotasunik edo desberdintasunik ba ote dagoen Peruko sortzaileen eta munduko beste zonaldetako publizitarien artean. Helburu horrekin, metodologia kualitatiboa erabili da eta Limako hamahiru sortzaileekin sakoneko elkarrizketak burutu dira. Emaitzak honakoxeak dira: 1. Sortzaileen berezitasunik aipagarrienak dira behaketa, jakinguria, irmotasuna eta inkonformismoa; 2. Sormenaren profesionalak muturreko ordutegiak ditu baina sortzaile batzuk lortu duten beraien denbora ongi kudeatzeko abilezia; 3. Sortzailea ikasketaz autodidakta izaten da eta master eta espezializazio ikasketekiko mesfidatia da eta 4. Bezeroen eta sortzaileen arteko harremana zaila izaten da publizitatea modu desberdinean ulertzen dutelako.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press