Sintesi infodigitala: Aldaketa tokiko komunikazioan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-12-2013
José Luis Valero

Laburpena

Modu multimediatiko berriek, euren berezko ezaugarriak direla medio, eremu geografiko zehatz bateko hainbat hiritarren arreta informatibo eta dokumentala eragin dezakete. Produktu sintetiko berriak ez dira ulertzeko, gogoeta eragiteko edo gestionatzeko eskaintzen zaizkigun aurkezpen soilak, ordenagailu baten pantailan edo produktu digitalen aurkezpenerako beste ezein bitartekotan ezagutzera emanak, hiri baten puntu ezberdinetan topa daitezkeen panel komunikatiboen sistema modernoak kasu.

Interes lokaleko bi aurkezpen infodigitalen aurrean hainbat subjektu esperimentalek bizi dezaketen ezagutzen garapena erakusten da artikulu honetan. Arazo kulturalak edota organikoak izan ditzaketen pertsonak hautatu dira, testu klasikoak edota banda zabalerarekin hainbeste arazo sortzen dituzten bideoak bezain eraginkorrak edo eraginkorragoak izan daitezkeen infografia digital bidez gauzaturiko metaketa deskribatzaile, narratzaile eta interpretatzaileetan oinarrituriko irudi bidezko didaktiken eta sintetizazio argitzaileen aurrean erakusten dituzten erantzunak neurtu eta alderatzeko helburuarekin.

Nola aipatu

Valero, J. L. (2013). Sintesi infodigitala: Aldaketa tokiko komunikazioan. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 17(33). https://doi.org/10.1387/zer.10631
Abstract 299 | PDF (Español) Downloads 306

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak