Kazetaritzako frame-a: kontzeptu zubi bat Psikologia, Soziologia eta Hizkuntzalaritzaren artean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Gizarte Komunikabideen Teoriako (GKT) frame kontzeptuan bat egiten dute Psikologiak, Soziologiak eta Hizkuntzalaritzak; are, frame-ari buruzko ikerketa enpiriko gehienek hiru alor horietakoren batetik hartzen dute beren tresneria kontzeptuala eta metodologia. Nolanahi ere, diziplina gurutzatze horri buruzko ikuspegi teoriko oso bat ez denez landu bat-egite aberats horrek ekar zitzakeen abantailetako asko galdu egin dira. Sintesi honetan, aipatutako arloetan interpretazio patroiak izendatzen dituzten terminoen arteko lotura kontzeptualen azterketari heldu diogu; hots, frame, marko, eskema eta gaiaren artekoari. Horrek hipotesi bat formulatzeko aukera eman digu: badela kazetaritzaren frame independente eta propio bat, 'enkoadraketa'.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press