Espainiako Estatuko telebistagintzaren generoak ziklo analogikoaren amaieran

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-12-2013
Edorta Arana

Laburpena

2010eko apirilean burutu zen Estatu espainiarrean itzalaldi analogikoa eta bukaera eman zitzaion bost hamarkada pasatxoz luzatu den telebista sistema analogikoari. Amaitu den aroaren balantzea egin eta etorkizuneko telebistarekin alderatu ahal izateko kontraste elementuak agerian jarri nahi dira artikulu honen bidez.

Horretarako, 1995 eta 2010 urte bitarteko epea aukeratu da telebista analogikoak bere bilakaeran erabili dituen generoak erreparatuz. Izan ere, neurri handi batean, eskaintzak berak adierazten du telebista beraren izaera.

Estatu zein komunitate autonomo mailan pantailaratzen diren kanal publiko eta pribatu guztien programazioan arakatu da, emisio analogikoaren azken hamasei urteen bilakaera eta beraien artean ikus daitezkeen desberdintasunak azaleratzeko. Ibilbide honetan, Kantar Mediak burutzen dituen ikerketen datuak hartu dira hausnarketarako oinarri modura.

Nola aipatu

Arana, E. (2013). Espainiako Estatuko telebistagintzaren generoak ziklo analogikoaren amaieran. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 18(35). https://doi.org/10.1387/zer.10675
Abstract 143 | PDF Downloads 159

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak