Sare sozialen plataformen eta gailu teknologikoen erabileraren ezaugarriak eta pertzepzioak nerabetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-05-2020
Antonio García-Jiménez
María Cruz López-de-Ayala López
Manuel Montes-Vozmediano

Laburpena

Gailu mugikorretarako sarbidearen hazkunde esponentzialak sareko zerbitzu eta aplikazio horien nonahiko erabilera intentsiboa sustatzen du. Artikulu honek adingabeek gailu horiei ematen dizkieten erabileren ezaugarriak jorratzen ditu, sare sozialen eta plataformen sarbideari dagokionez. DBHn matrikulatutako Madrilgo Erkidegoko nerabeen lagin bati aplikatutako inkesta baten bidez (N=524), hainbat aldagai ikertu dira (lehen telefono adimenduna izan zuten adina, sare sozialen erabilera maiztasuna, egiten dituzten jarduerak, maiztasuna eta sare sozialen balorazioa). Emaitzetako batzuek agerian jartzen dute telefono adimendun propioa erosteko eta sare sozialetara sartzeko adina 11 urtekoa dela. Horrez gain, ikusi da eguneroko kontsumoa handiagoa dela WhatsApp aplikazioan sare sozialen plataformetan baino. Bestalde, sareko erabileraren helburuak sozializazioa eta entretenimendua dira. Azkenik, nerabeek Instagram aukeratzen dute sare sozialetako jarduera gehienak egiteko, eta, ondoren, YouTube, ikus-entzunezko edukiei dagokienez.

 

Nola aipatu

García-Jiménez, A., López-de-Ayala López, M. C., & Montes-Vozmediano, M. (2020). Sare sozialen plataformen eta gailu teknologikoen erabileraren ezaugarriak eta pertzepzioak nerabetan. Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 25(48). https://doi.org/10.1387/zer.21556
Abstract 11301 | PDF (Español) Downloads 3307

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala