Euskal Irrati Telebistak (EITB.eus) klima-aldaketaren trataera informatiboari buruzko analisia, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESKren) ikuspuntutik
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
2018 eta 2019 urteak inflexio-puntu izan dira, klima-aldaketaren pertzepzio zientifiko, sozial eta komunikatiboari dagokienez. Egoera berri honetan, komunikabideek garrantzi handia dute eta funtsezko eragile dira ingurumenaren gaineko kontzientziazioan. Hori aitzaki, EITB.eus webgunean klima-aldaketari buruz argitaratutako albisteak aztertu dira, 2013 eta 2020 urte artekoak. Helburua da ingurumenari dagokionez Erantzukizun Sozial Korporatiboa aplikatzean aurkitu diren indargune eta ahulguneak azaleratzea. Hainbat indargune aurkitu dira, hala nola, frame sozial eta zientifikoak txertatzea, baita ahulguneak ere, esaterako, klima-aldaketari buruzko etengabeko komunikaziorik ez egotea.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Klika-aldaketa; EITB; ziberkazetaritza; Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK).
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.
(c) UPV/EHU Press