Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 30-05-2022
andoni iturbe tolosa

Laburpena

Euskal zinemaren ingurumarian komunikazio-kanpainen bilakaera aztertzea du helburu ikerketa honek. 2005ean ezartzen du abiapuntu, izan ere urte horretatik aurrera egonkortu egin baitzen euskal produkzioen jarraikortasuna. Lan honen hipotesia zera da: azken urteotan komunikazio-kanpainak profesionalizatu egin direla eta komunikazioa ulertu eta estrategiak gauzatzeko modua egokitzeko saiakera egin dela, baina, oraindik orain, ikasteke eta egonkortu gabeko jarduera dela komunikazioa euskal zineman. Metodologiari jarraiki, analisi kuantitatiboa eta kualitatiboak egin dira: elkarrizketak egin zaizkie komunikazio bulegoetako arduradunei eta zinema zuzendariei eta inkestak pasatu zaizkie euskal produktoreei. Horrretaz aparte, mugarri izan diren komunikazio-kanpainak identifikatu eta ikertu dira. Hala, helburu zehatzagoak ditu: diagnostiko orokor bat egin ostean, eragile zuzenen (zuzendariak, ekoizleak eta komunikazio-buruak) konpromisoa zehaztu eta komunikazioaren inguruan duten pertzepzioa neurtu eta lerrokatu. Emaitzek argi azaltzen dute egon badagoela bilakaera argi bat eta 2005ean Aupa Etxebeste! estreinatu zenetik, euskal ekoizleek komunikazioari garrantzi gehiago ematen diotela, baina egonkortu gabeko jarduera dela.

Nola aipatu

tolosa, andoni iturbe. (2022). Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 27(52). https://doi.org/10.1387/zer.23181
Abstract 316 | pdf Downloads 186

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

komunikazioa; zinema; produktoreak; euskal zinema; komunikazio-bulegoak

References
Agirre, K. (2021). Streaming Minority Languages: The Case of Basque Language Cinema on Netflix. Communication & Society, 34, (3), 103-115.

Aranzubia Cob, A. eta Ferreras Rodríguez, J. G. (2015). Distribución
online de películas en España: ¿una oportunidad para la diversidad cultural?
adComunica. Revista Científica de Estrategias, Tendencias e Innovación en
Comunicación, 10. http://dx.doi.org/10.6035/2174-0992.2015.10.5.

Casas, J. Repullo J.R. eta Donado, J. (2003). La encuesta como técnica de investigación. Elaboración de cuestionarios y tratamiento estadístico de los datos (II), Atención Primaria, 31(9), 10.1157/13048140

Castells, M. La sociedad red: una visión global. Madril; Alianza.
Clares Gavilán J., Casado del Río M.A., Fernández-Quijada D. y Guimerà i Orts J.A. (2013). Políticas culturales y de comunicación. La intervención pública en cine, televisión y prensa. Bartzelona: Editorial UOC.
Clemente Mediavila, J., Deltell Escolar, L., Gómez Alonso R., Manzano Espinosa, C., Perales Bazo F. eta Maribel Reyes (2015). Marca e identidad. Proyección nacional e internacional entre 1980 y 2014. Madril: Fragua
Colbert, F., eta Cuadrado, M. (2003). Marketing de la artes y de la cultura. Bartzelona: Ariel.
Doxandabaratz, B. (2020). Landa- eta hiri-identitateak talkan euskal zinema berrian (doktorego-tesia). Leioa.
Frances, M. Euskarazko zinemaren promozioa eta komunikazio estrategiak. Aupa Etxebeste! kasua. Leioa: EHUko liburutegia (tesina, argitaratu gabea).

García Santamaría, J. V. y Maestro Espínola, L. (2015). La exhibición
cinematográfica española: una industria en recesión. En: adComunica.
http://dx.doi.org/10.6035/2174-0992.2015.10.6.

Jenkins, H. (2008). Convergence culture: la cultura de la convergencia de los medios de comunicación. Bartzelona: Paidos.

Iturbe, A (2016). Komunikazio kanpainaren bilakera euskarazko zineman: Aupa Etxebeste! (2005) eta Loreak (2014). De los medios y la comunicación de las organizaciones a las redes de valor (José Rúas Araujo, Valentin Alejandro Martínez, María Magdalena Rodríguez, Ivan Puentes Rivera, Jenny Yaguache Quichimbo, Eva Sanchez Amboage (editoreak), 744-755.
https://xescom2016.files.wordpress.com/2017/01/documento-xescom.pdf
Kotler, P. (2005). Los 10 pecados capitales del marketing. Indicios y soluciones. Bartzelona: Gestión 2000, Planeta de Agostini Profesional y Formación.
Larrondo, A. (2017). Kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian. Leioa: EHU
Manias, M. (2015). Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantzazioa (2005-2012: Hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa. Leioa: EHUko liburutegia.
Matamoros, D. (2009). Distribución y marketing cinematográfico. Manual de primeros auxilios. Bartzelona: UBe.
Perez Pereiro, M., Deogracias, M. eta Barreiro M.S. (2021). Filmes-insignia, políticas audiovisuales y circulación. Los casos de Pa negre, Handia y O que arde, Quaderns del Cac, 47, 24.
Saura, A. (2010). La presencia del cine español en el mercado internacional. Madril: Fundación Alternativas.
Atala
Artikuluak