Komunikazioaren Teorien irakaskuntza Espainian: Boloniako Konbergentziaren analisia eta iradokizunak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-09-2011
José Alberto García Avilés Leonarda García Jiménez

Laburpena

Artikulu honetan, 2007/2008 ikastaroan espainiako kazetaritza titulazioetan planteatzen diren irakaskuntza eskeintzen bilduma bat aztertzen da. Honako aldagaiak aztertu dira: irakasgaiaren izena, edukiak, iraupena eta dagokion ikasturtea, irakaskuntzaren helburuak eta metodologiak, praktika motak eta ebaluaketa sistemak.

Emaitzen arabera esan daiteke, komunikazioaren kontzeptutik eta ikasketeten izaera zientifikotik harago, fenomeno komunikatiboari eta disziplinari hurbilketa egokia eskaintzen zaiola egitarauetan. Gero, eraginen teoriek duten lehentasuna azpimarratu behar da, ikasketa egitasmoetan funtzionalismoak duen garrantziaren lekuko. Aurrerago, pisu gutxiagorekin, komunikazio ereduak jasoko dira, kultura-gizartea, igortzaileen eta hartzaileen azterketa teorikoa, esaterako. Azkenik, arreta are gutxiago emango zaio eremu mediatikotik eta mezuen analisitik kanpoko hainbat gairi. Bestalde, metodologia arruntena klase magistrala izango da. Honekin batera, irakurgaiak, eztabaidak gelan, eta banakako lanak.

Europako Goi Hezkuntza Eremuaren sorrerak (EEES), ikusmolde tradizionalaren aldaketa eskatuko du. Lehengo pasibotasuna ahaztuta, ikasleak paper aktiboa jokatu behar du bere buruaren hezkuntza garabidean. Sumatutako ahulezia eta indarguneetatik abiatuta, EEES horretara egokituko den irakaskuntza egitarau baten zirriborrorako irizpide batzuk eskeiniko dira.

Nola aipatu

García Avilés, J. A., & García Jiménez, L. (2011). Komunikazioaren Teorien irakaskuntza Espainian: Boloniako Konbergentziaren analisia eta iradokizunak. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 14(27). https://doi.org/10.1387/zer.2634
Abstract 1016 | PDF (Español) Downloads 373

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak