Produktu kulturala: azterketarako giltza epistemologikoak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azterketa kulturalaren bideak displinarteko eremu zabal batetara gidatzen du ikerlaria, komunikazio alorrean Cultural Studies deiturikoen tradiziko britaniarrararekin lotzen duguna. Mattelart "kultur olioaren orbanaz" mintzatu da ikuspegi honek esparru askotan izan duen esku-hartzea izendatzeko. Analisi kulturalaren "Pandoraren kutxa" zabaldu beharra dago, barruan dituen elementuak ikusi eta komunikazio-jardueretaz eta produktuetaz modu egokian teorizatzeko duen balioa balioztatu; batere erraza ez den eginkizun hau, nire iritziz, produktu kulturala definitzetik abiatzen da. Datozen orrialdetan, zer ezagutzen dugun eta nola ezaguten dugun ikuspuntu kulturaletik aztertzeko klabe epistemologikoak azaltzen ahaleginduko naiz, eta produktu kultural gisa ulertutako albistea ikertzeko markoa zirriborratzen ere.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press