Protokoloa: komunikazio-tresna limurtzaile eta sinbolikoa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Gai hau fundamentazio zientifikorik gabeko planteamendu arauzaleetatik landu ohi dela egiaztatu dugu. Oinarri honetatik abiatuta, protokoloa Komunikazio Zientziekin lotu duen ikuspegi zientifikotik azter daitekeela antzeman dugu, Heraldika, Nobiliaria eta Vexikologia bezalako diziplina osagarriekin lagunduta. XXI. mendeko protokoloak, ekitaldi baten eta bertan parte hartzen duten pertsonen formalitateak ezarri eta ierarkikoki ordenatzeaz gain, komunikazio prozesu integrala kudeatzen du. Premisa honetatik, ikerketa lan honen atal enpirikoan metodo aplikatua (Delphi metodoa) azaldu dugu. Emaitzen arauera, protokoloa komunikazio-tresna limurtzaile eta sinbolikoa da (hitzezkoa eta ez-hitzezkoa), erakunde eta antolakundeek (publikoek eta pribatuek) erabiltzen dutena identitatea eta berezko kultura korporatiboa modu berean eta koherentean igortzeko. Protokoloa komunikazio korporatiboaren hedapen natural pertsonalizatu bilakatzen da, edozein solaskidek bere komunikazio komertzial jardueretan eta Harreman Publikoetako ekintzetan aurkeztutakoa.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press