Komunikazio korporatiboa: Urteko memoria versus Balantze Soziala
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Komunikazio alorreko akademiko eta profesional zenbaitek Urteko Memoria eta Balantze Soziala gauza bera dela uste badute ere, formato biak bereizten dituzten ezberdintasun nabarmenak daude. Horregatik, tratamendu zientifiko, akademiko eta profesional bereizia jaso beharko lukete. Antzeko komunikazio-helburuak dituztela egia bada ere –erakundeko zenbait publikori sinesgarritasun sozial eta finantzarioa adierazi–, aldi berean funtzio osagarriak eta, zenbait kasutan, ezberdinak betetzen dituzte. Halaber, Balantze Sozialak 70ko hamarkadako Espainian gaur egun baino arrazoi sendoagoa zuen izateko, eta Urteko Memoriak, eragin anglosaxoikoa, enpresa eta erakunde publikoetan ezartzeko denbora asko behar izan zuen 80 eta 90ko hamarkadetan zehar –gorabehera historikoek egungo egoera ondo azaltzen dute–. Gaur egun Urteko Memoriak paper nagusia bereganatu du komunikazio korporatiboan kontuak emateko orduan, Balantze Sozialak erakundearen gertaera pribatu zein publikoaren azterketari eta zorroztasunari dagokienean eskeintzen dizkion aukera handiak alferrik galduz.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
(c) UPV/EHU Press