Zinemako pertsonaia ezinduekiko identifikazioa eta balore hautematea: unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa esperimentala
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
01-10-2012
Leire Ugalde
Mª Concepción Medrano
Ana Aierbe
Laburpena
Ikerketa honek, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateko 132 ikaslek, zinemako pertsonaia ezinduekin lorturiko identifikazio maila eta pertsonai hauengan antzemandako baloreen eta balore pertsonalen arteko erlazioaren azterketa aurkezten ditu. Bi eskala erabili dira: EDI eskala (Pertsonaiekiko Enpatia eta Identifikazioa neurtzeko Eskala) eta Val.Tv 0.2 baloreak neurtzeko eskala, zeina Schwartz-en motibazio eremuetan oinarritzen den. Emaitzetan, parte hartzaile guztiek pertsonaia ezinduekin lorturiko identifikazio maila oso altua izan zela ondorioztatu zen. Baloreei dagokionez berriz, emaitzek ez zuten erlazio esanguratsurik adierazi gehien identifikatu ziren pertsonaiengan hautemandako baloreen eta balore pertsonalen artean.
Nola aipatu
Ugalde, L., Medrano, M. C., & Aierbe, A. (2012). Zinemako pertsonaia ezinduekiko identifikazioa eta balore hautematea: unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa esperimentala. Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 17(32). https://doi.org/10.1387/zer.6570
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Zenbakia
Atala
Copyright Information