ZER. Komunikazio ikasketen aldizkariaren arautegia
1.- Printzipioak eta helburuak
ZER aldizkaria sei hilean behin argitaratzen da, eta bere helburua da Gizarte Komunikazioaren arloan egiten diren lan zientifikoak ikertzea eta zabaltzea.
2.- Organoak
ZER aldizkariaren gobernu organoak dira Argitalpen Kontseilua, Erredakzio Kontseilua eta Aholku Kontseilua.
2.1.- Argitalpen Kontseilua
2.1.1.- Argitalpen Kontseiluak kide hauek izango ditu:
2.1.2. Hauek dira Argitalpen Kontseiluaren eginkizunak:
2.1.3.- Aldizkariaren Argitalpen Kontseilua sei hilean behin bilduko da gutxienez, eta Argitalpen Kontseiluko buruak edo editoreak deitzen duen guztietan, bai eta kideen heren batek eskatzen duenean ere.
2.2.- Editorea
2.2.1.- ZER aldizkariko zuzendaria irakasle doktore bat izango da, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza saileko eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko kontseiluen proposamena ikusi ondoren izendatuko dena modu txandakatuan.
2.2.2.- Hauek dira zuzendariaren eginkizunak:
2.2.3.- Aldizkariko Editorea Argitalpen Kontseiluak berretsiko du, irakasle doktoreen artetik, 2.2.1 puntuan adierazitako moduan. Agintaldia lau urtekoa izango da. Zuzendaria luze badago gaixorik edo kanpoan, Argitalpen Kontseiluak haren ordezkoa izendatzeko tramiteei ekingo die, izan ordezkapena aldi baterako izan behin betiko. Edonola ere, estatutu hautetan aipatutako prozedura errespetatuko da.
2.2.4.- Aldizkariko zuzendariak ez du erantzungo inolako presioen aurrean; ez kargu edo agintari batenak, ez artikuluaren edukien egunerokotasun edo interesari lotutakoak, ez hizkuntzari dagozkionak, ezta bestelakorik ere. Bere betebeharra izango da defendatzea argitaratzeko eskubidea, amore eman gabe eta salbuespenik egin gabe.
2.3.- Aldizkariaren Ko-editorea
2.3.1.- Aldizkariaren Ko-editorea UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle doktore bat izango da, Kazetaritza sailari edo Ikus‑entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailari atxikia. Zuzendaritza aldaketa eta aldizkariaren jarraitutasuna errazteko, idazkari lanetan, oro har, lau urte egin dituen irakaslea izango da hurrengo
2.3.2.- Hauek dira Aldizkariaren Ko-editorearen eginkizunak:
2.4.- Argitalpen Kontseiluko idazkaria eta Erredakzio Kontseiluko idazkaria
2.4.1.-Argitalpen Kontseiluko idazkaria UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle edo ikertzaile bat izango da, Kazetaritza sailari edo Ikus‑entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailari atxikia.
2.4.2.- Hauek dira Aldizkariaren idazkariaren eginkizunak:
2.5.- Erredakzio Kontseilua
2.5.1.- Erredakzio Kontseiluak kide hauek izango ditu: aldizkariaren zuzendaria, idazkaria eta Gizarte Komunikazioaren arloko ikerketan ospea duten bi pertsona, UPV/EHUkoak izango ez direnak.
2.5.2.- Hauek dira Erredakzio Kontseiluaren eginkizunak:
2.5.3.- Erredakzio Kontseiluak aholkularitza emango dio Argitalpen Kontseiluari aldizkariaren ildo akademikoari eta zientifikoari lotutako gaietan, ahalik eta eraginkortasun handienarekin erantzuteko Gizarte Komunikazioaren arloko ikerketa eskaerei nazioartean.
2.6.- Aholku Kontseilua
2.6.1.- Aldizkariaren Aholku Kontseilua osatuko dute Gizarte Komunikazioaren arloan nazioartean ospea duten adituek, ZERekin lotura instituzionalik izango ez dutenek.
2.6.2.- Aldizkariaren Argitalpen Kontseiluak izendatuko ditu Aholku Kontseiluko kideak.
2.6.3.- Aholku Batzordeko kideek argitalpenaren zorroztasun akademikoa zainduko dute. Argitalpen Kontseiluak eta Erredakzio Kontseiluak haiengana jo ahal izango dute orientazio eske eginkizunak aurrera eramateko eta, horrela, Gizarte Komunikazioaren arloko ikerketa, azterketa eta eztabaida gaien kalitatea, zabalkundea eta helmena hobetzeko.
3.- Edizioa
3.1.1- ZER aldizkaria UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak emango du argitara.
3.1.2.- Aleen argitalpen materiala, kudeaketa, biltegiratzea eta banaketa UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak egingo du. Aldizkariaren zuzendariak helaraziko dizkio zerbitzu horri inprimatzeko prest dauden zenbakiak.
3.1.3.- Aldizkaria argitaratuko da UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren aldizkariak argitaratzeko araubide orokorrari jarraituta.
3.1.4.- Webgunearen edukiak eta aurkezpena aldizkariaren zuzendariaren ardura izango dira, Argitalpen Kontseiluak baimena eman ondoren.
3.1.5.- ZER aldizkariaren online bertsioaren ardura eta kudeaketari dagokienez, kontuan hartu beharko dira UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eta ZER aldizkariko Argitalpen Kontseiluaren arteko akordioak. Argitalpen Kontseilua bere buruak ordezkatuko du halakoetan.
3.1.6.- Fakultateak eta Kazetaritza eta Ikus‑entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailek ordainduko dituzte aldizkariak sortutako gastuak.
4.- Arautegia aldatzea
Aratuegiko edozein puntu aldatzeko, gehiengo soila beharko da; eta horien artean egon behar dira Argitalpen Kontseiluko burua, editoreak eta idazkaria.