Moteltze algoritmiko kontrolatuko zenbakizko metodoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Elisabete Alberdi Celaya Juan Jose Anza Aguirrezabala

Laburpena

Uhin erako Deribatu Partzialeko Ekuazioa (DPE) askatzeko Elementu Finituen Metodoa (EFM) erabilita, 2. ordenako Ekuazio Diferentzial Arrunteko (EDA) sistema zurruna lortzen da. Sistema honetako maiztasunik handieneko uhinak ez dira deribatu partzialeko ekuazioaren portaeraren adierazgarri eta beraien eragina moteltzea komeni da. HHT-α metodoak EFM erabili ostean sortzen diren maiztasun handiko uhinen moteltze algoritmikoari eragiten dio. 2. ordenako BDFa (BDF2a) oinarritzat hartuz, BDF-α izeneko metodo berri bat sortu dugu; metodo honek, HHT-α metodoaren antzeko moteltze algoritmikoa du. Sortu dugun metodo berria 2. ordenakoa da, eta α parametroaren balio batzuetarako A-egonkorra izateaz gain moteltze algoritmiko kontrolatua erakusten du. 

Abstract 160 | PDF Downloads 149

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

HHT-α metodoa, BDF metodoak, moteltze algoritmikoa, anplifikazio matrizea, egonkortasuna

Atala
Ale Arrunta