Aldizkariari buruz
Euskal herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Honek areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.
Aldizkari honek doako sarbidea eskaintzen die bertako edukiei. Horrela, publikoari edo, oro har, publikoari egindako doako ikerketa-eskaintzei esker, jakintza-truke global handiagoa dago. Ekaiako artikuluak Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International (CC-BY-NC-SA) lizentziarekin argitaratzen dira. Horrek aukera ematen du obrara berehala doan sartzeko, eta aukera ematen dio edozein erabiltzaileri irakurtzeko, deskargatzeko, kopiatzeko, banatzeko, inprimatzeko, bilatzeko edo artikuluen testu osoekin lotzeko, indexatzeko, datu gisa softwarera pasatzeko edo beste edozein helburu zilegirekin erabiltzeko.
Ekaiako artikuluen egile-eskubideak "UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuarenak" dira.
Egungo zenbakia
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria 2026ko 1. zenbakia
Argitaratua: 2026-09-22
Ale Arrunta
Dirac-en ekuazioa eta mekanika kuantiko erlatibista
Antigorputz-Farmako Konjugatuak (ADC): minbiziaren aurkako terapien etorkizuna?
siRNA bidezko gene-isilpena: mekanismoak, estrategiak eta aplikazio klinikoak
Bazkatze estentsiboaren eta edoskitzaroaren eragina behor-esnearen kalitate nutrizionalean
Irakaskuntzan eta praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina osasun-zientzietako ikasleen adinkeriaren murrizketan.
Bakardadeak adineko pertsonen hauskortasun multidimentsionalarekin duen harremana
Locus Coeruleusaren eragina Parkinson gaixotasunaren narriadura kognitiboan
Emaginek haurdun dauden emakumeen aho-osasunari buruz duten ezagutzaren azterketa. Ikerketa pilotua EAEn
Bereizmen handiko fluoreszentzia-mikroskopiaren aurrerapenak organuluen mintzen arteko kontaktu-guneen azterketarako
Sinapsitik mielinara: Autismoaren espektroko nahastearen mekanismo integratzaileak
Ugalkortasun-arazoetan erabilitako teknikak eta neurogarapenaren arazoak
Animalia-esperimentazioaren alborapen-arriskua: SYRCLE RoB nahikoa al da?
Nanopartikula magnetikoak bakterioetan eta giza zeluletan: tratamendu pertsonalizatuak diseinatzeko giltzarria
Poliesterren Jasangarritasuna: Jatorri Berriztagarrietatik Birziklapen Kimikora
Paperean oinarritutako gailu analitikoak: analisi azkarrak, merkeak eta eramangarriak
Eugenoletik eratorritako poliesterrak: sintesiaren optimizaziotik depolimerizazioraino, kimika jasangarriaren bidean aurrerapauso bat
Sarera konektatutako bihurgailuen erantzuna hutsune bifasikoen aurrean
Aurrerapenak hari bidezko fabrikazio gehigarriko ereduetan
Ekoizpen-sistema automatizatu baten lan-estazioak kontrolatzeko software-osagai kapsulatuak
Produkzio-sistema automatizatuen kontrola garatzeko MeiA metodologia
- Zk.49 (2026)
- Zk. (2026)
- Zk.48 (2025)
- Zk.47 (2025)
- Zk. (2025)
- Zk.46 (2024)
- Zk.45 (2024)
- Zk.44 (2023)
- Zk.43 (2023)
- Zk.42 (2022)
- Zk. (2022)
- Zk.41 (2021)
- Zk.40 (2021)
- Zk.39 (2021)
- Zk. (2021)
- Zk.38 (2020)
- Zk.37 (2020)
- Zk. (2020)
- Zk.36 (2019)
- Zk.35 (2019)
- Zk.0 (2019)
- Zk.34 (2018)
- Zk.33 (2018)
- Zk.0 (2018)
- Zk.0 (2018)
- Zk.32 (2017)
- Zk.31 (2017)
- Zk.0 (2017)
- Zk.30 (2016)
- Zk.29 (2016)
- Zk.0 (2016)
- Zk.28 (2015)
- Zk.27 (2014)
- Zk.0 (2014)
- Zk.26 (2013)
- Zk.0 (2013)
- Zk.25 (2012)
- Zk.0 (2012)
- Zk.24 (2011)
- Zk.23 (2010)
- Zk.22 (2009)
- Zk.21 (2008)
- Zk.20 (2006)
- Zk.19 (2005)
- Zk.18 (2004)
- Zk.17 (2003)
- Zk.16 (2002)
- Zk.15 (2002)
- Zk.14 (2001)
- Zk.13 (2001)
- Zk.12 (2000)
2023eko Ekaia aldizkariaren deialdia zabalik
Aurkezpen bideoa
Ekaia aldizkariaren 30 urteak laburbiltzen duen bideoa.
Azken mendeotako aurrerapen zientifikoek eta teknologiaren hedapenak sekulako eragina izan dute gizartean, eta funtsezkoak bilakatu dira guztiontzako. Horretarako ezinbestekoa izan da zientzia eta gizartearen artean dibulgazioaren zubia eraikitzea, ikerketaren emaitzak modu ulergarrian plazaratzea, alegia.
Euskal Herrian zientziaren eta teknikaren dibulgazioak arazo ugari izan ditu, euskara bera ez baitzegoen maila teknikorako egokituta. Zorienez, lan handia egin da azken urteotan, eta gaur egun unibertsitateko gai ugari euskaraz irakasteaz gain, euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira. Horrek, areagotu egin du euskarazko dibulgazioaren premia, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. Hedabide desberdinetan gai zientifikoak maiz agertzen dira, baina oraindik hutsune asko geratzen dira.
Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko EKAIA aldizkaria sortu zuen 1989. urtean.
EKAIA aldizkarian Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratuko dira, goi-mailako dibulgazioaren esparruan.
