Euskarrien hautaketa eta erabilera biomekanizazio eraginkorragoa lortzeko
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Junkal Gutierrez
Astrid Barona
Naiara Rojo
Resumen
Prozesu mikrobiologiko kontrolatua den biomekanizazioari esker mikroegiturak sor daitezke pieza metalikoen gainazalean kalte termikorik edo mekanikorik eragin gabe. Edozein bioprozesutan bezala, biomekanizazioan ere garrantzi handia du mikroorganismoak aktibo mantentzeak, bakterioek oxidatzailea (burdina ferrikoa) birsortzen baitute, prozesuak era ziklikoan aurrera egin dezan. Zelula aktiboen dentsitatea handitzeko eta biomasaren ordezkapena errazteko asmoz, euskarrietan immobilizatu ohi dira mikroorganismoak eta, horretarako, matrize egokien gainean finkatu edo barruan sartu behar dira zelulak. Beraz, immobilizaziorako euskarri-material aproposa aukeratzea funtsezko erabakia da, biomekanizazioaren eraginkortasuna erabat alda dezakeelako. Ikerketa lan honetan, Acidithiobacillus ferrooxidans bakterioaren immobilizazioaren bideragarritasuna aztertu da, eta horretarako hainbat material prestatu dira laborategian. Guztien artean, eta haren propietate bikainetan oinarrituta, zelulosa bakterianoa aukeratu da euskarri aktiboaren prestaketa-prozesuaren operazio-baldintzak optimizatzeko. Azkenik, biomasa immobilizatuaren eraginkortsuna egiaztatzeko, kobrezko pieza bat biomekanizatu da biozelulosazko euskarri aktiboa erabiliz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.
https://orcid.org/0000-0002-1091-1241