“Ingurunea nolakoa, neurogarapena halakoa”: burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren (BDNF) eragina fetu-garaitik nerabezaro arte

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 24-10-2024
Maialen Paniego Aitziber Azurmendi Nerea Lertxundi

Resumen

Neurogarapena haurdunaldiko enbrioi-garaitik hasi eta nerabezaro arte luzatzen den aldaketa-sekuentzia ordenatu, dinamiko eta egokitzaile gisa definitzen da. Aldi horretan zehar, garun-garapena faktore genetikoen eta inguruneko eragin eta esperientzien arteko elkarrekintzan gauzatzen da. Badirudi, haurdunaldia eta haurtzaroa bezalako etapa kritikoetan gertaturiko esperientziek garunaren egitura eta funtzioa eraldatu dezaketela mekanismo epigenetikoen bidez, eta, ondorioz, nahasmenduen zaurgarritasunean inpaktua izango dutela. Inguruneko faktoreekiko sentikorra den eta gainera neurogarapenean funtsezko funtzioa betetzen duen faktore neurotrofiko bat burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoa da (BDNF; brain-derived neurotrophic factor) . neurogarapena behar bezala gauzatu dadin BDNF-maila egokiak beharrezkoak direnez gero, gerta daitezkeen aldaketek garun-gune batzuen ezohiko funtzionamendua ekar dezakete, nahasmendu neuropsikiatrikoen zaurgarritasuna handituz. Lan honen helburua da, beraz, neurogarapenean eragina duten haurdunaldiko, haurtzaroko eta nerabezaroko faktoreak identifikatzea eta BDNFk inguruneko faktoreen eta neurogarapenaren arteko harremanean duen zeregina azaltzea.

Abstract 262 | PDF (Euskara) Downloads 158

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos